TAKE Belate txiki eta jaurtiketak
Aukerak sortu arren, jaurtiketetan egindako hutsegiteak medio ezin izan zuten partida lehiatu
Igandeko 10:45tan jokatzen zuten partidua gureek Goierri K.Eren aurka Urretxun. Partidua nahiko ondo hasi zuten gureek, baloia ondo mugituz, defentsan estutuz, eta mozketa batzuk egiten.
Bigarren laurdenean ere ondo jarraitu zuten, baina pase kaxkar batzuen ondorioz kontraeraso batzuk atera zituzten Goierritarrek eta markagailuan abantaila txiki bat lortu zuten.
Hirugarren eta laugarren laurdenean berriz, defentsan lo hartu zuten gureek eta erreboteak ixteaz utzi zuten, horren ondorioz, Goierritarrek bigarren aukerak izan zituzten atakean eta aprobetxatu egin zituzten.
Atakeari dagokionez, nahiko txukun ibili ziren taketarrak, baina ez zuten kanastak saskiratzea lortu. Eta jaurtiketa libreetan, 18tik 3 besterik ez zituzten sartu.
Datorren entrenamenduetan, jaurtiketa libreak landuko dituzte, ea hurrengo partiduan gehiago sartzen dituzten.
Animo mutilak! 1,2,3 TAKE!!!!