Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Igoera fasera ilusioz gainezka

TAKE Aralar Kirolakek 15-77 irabazi zion Donostiko Luberri B taldeari, lehen faseko azken norgehiagokan.

Zailtasun handirik gabe bukatu dute TAKEko senior neskek lehen fasea. Donostiara bidaiatzea egokitzen zitzaien larunbat honetan, bigarrengo aldiz Luberri B taldea aurpegiratzeko. Kasu honetan, Amaia Iraola, Miren Berasategi eta Itxaso Leon zeudela deialditik kanpo. Aurretik ikusitakoa kontutan edukita, bazirudien norgehiagoka erosoa izango zutela, eta hala gertatu zen.

Hala ere, gure neskak lehen segundotik kontzentratuta kantxaratu ziren, intentsitate maila egokia erakutsiz eta erasoko jokoan geroz eta gauza politagoak kantxaratzen. Esan beharra dago, lehen fase honen berri onena, ez dela izan sailkapena, bai ordea, ikustea zelan jokatutako 6 norgehiagoketan, taldea intentsitatez jokatzeko gai izan den 40 minutuetan zehar. Gutxiago edo gehiago asmatuz, baino besoak inoiz ez jaitsi gabe. Zorionak neskak!

Gauzak horrela, markagailuak 1-21ekoa erakusten zuen lehen laurdenaren bukaeran. Bigarrengo laurdenean, gauzek ildo beretik jarraitu ziren, Tolosarrek gogor defenditzen zuten, eta erasoan baloia inoiz baino hobeto mugituz. Egia da aurkariak ez zuela zailtasun handirik jartzen, baino lan ona egiten denean esan beharra dago. Atsedenaldira 4-38.

Bigarren zatian taldeak berdin jarraitu zuen erasoan, eta defentsan gauza berriak probatu ziren. Esan beharra dago, Luberrikoak beraien mugak kontutan edukita, beti saiatzen direla beraien jokoa egiten, ez zaie burumakur ikusten, eta markagailuari gehiegi begiratu gabe lanean jarraitzen dute. Zoriontzeko jarrera! Ea bigarren fasean zorte gehiago duten!

Bukaerako emaitza 15-77. Beste behin taldean oinarritutako garaipena. Errotazioak motzak eta anitzak ziren, eta jokalariek ondo erantzun zuten, kantxan zeuden minutu motzak gogor jokatuz. Defentsan, orain arte bezala, talde lana izan zen nagusi, kanpoko jokalariek baloia gogor estutuz, eta gure pibotak laguntza politak burutuz. Hala ere, aipatzekoak Ana-k sartutako 22 puntuak, geldiezina arratsalde osoan zehar! Beste aldetik, beste behin, jaurtiketa libreetan egon zen arazoa, 22 saiakeratik soilik 5 asmatu… Ea gai garen denon arten hau zuzentzeko.

Eta datorren astean, igoera faseari hasiera! Hori bai erronka! Argi dago zein den taldearen denboraldiko helburu nagusia, igoera fase honetan, talde indartsuenak juntatzen direnean, lehiakorrak izaten jarraitzea. Emaitzei duten garrantzia baino gehiago eman gabe, ea aurten bai taldea aurrerapauso hori emateko gai den, ez da erraza, aurkariak gogorrak baitira, baino gu ere bagara! Eta ziur gaude bat baino gehiago, arazoetan jartzeko gai izango garela!

Gogor hasteko, datorren larunbatean 14:00tan, lehengo fasean partidurik galdu gabe sailkatu den BKL-k bisitatuko du Usabal, aukera ezin hobea gure burua neurtzeko. Zaleen animoak ongietorriak izango dira. Esan bezala, helburu nagusia, emaitzaren gainetik, aurkaria baino gogorragoak izaten jarraitu, eta lehiatu aurrean zein dagoen begiratu gabe. Lana eta egurra neskak!

Aupa ekipo! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu