Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE TXINDOKI - LEK ARESKO

Infantil neskek liderraren aurkako partiduan ederki estutu behar izan zituzten hortzak

Larunbatean TAKE Txindokikoek Lek Aresko Txikiren aurka jokatu zuten. Oso partidu zaila zen aurkaria liderra baitzen. Gogotsu atera ziren jolastera, baina oso urduri.


Akatsak egon arren, defentsan lan handia egin zuten neskek eta sekulako hobekuntza nabaritu zen. Defentsari ere garrantzia eman zien eta laguntzak egin zituzten.
Erasoan baloia gehiago mugitu zuten, baina oso jaurtiketa gutxi egin zituzten. Bistakoa da jaurtiketarik egin gabe ezinezkoa dela punturik lortzea. Atsedenaldiaren ondoren, hortaz konturatu ziren eta jaurtiketa gehiago egin zituzten.


Emaitza alde batera utzita eta nahiz eta partidua galdu, taldeak aurrerapauso handia eman zuen eta lanean jarraitzeko gogoa erakusten du. Partiduaren hasieran, Nora Larraza lesionatu zitzaigun; ez du ezer larririk eta ea azkar errekuperatzen den!

menu
menu