Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE UZTURREREN BIGARREN GARAIPENA

Ondo sufritutakoa izan bazen ere, azkenerako aldeko emaitza izan zuten gure neskek

Entrenamenduen erreflexua izaten da partidua eta entrenamendu txarrak egin ostean ez zen harritzekoa izan TAKE Uzturreren partida hasiera. BERA BERA BALDA taldea aurretik partida bat irabazi gabe etorri zen Tolosara eta lehenengo garaipena gure kantxan lortuko zutela zirudien, 0-10-eko partzial bat jasota. Hala eta guztiz ere deskantsora 4 puntuko abantailarekin bakarrik iritsi ziren kanpokoak.

Deskantsoaren ondoren askotan partidu berri bat hasten dela ematen du. Batzuetan onerako eta besteetan kalterako. Gure neskak partidari buelta emateko nahiarekin kantxaratu ziren, baita lortu ere. Gogo gehiago erakusten denean gauzak hobeto edo okerrago baina atera egiten dira. Intentsitatea mantentzea kostatzen zitzaigun momentu batzuetan eta BERA BERAkoek ondo zigortzen zizkiguten horrelako akatsak. Azken zatian 13-0ko partzial batek partidua sententziatu zuen gure alde, baina kanpokoek ez zituzten besoak jaisten inongo momentuan. Azken emaitza 55-51.

Nahi izanez gero talde honek asko egin dezakeela erakusten du baina hori lortzeko tiraka ibili behar hori aldatu beharra dago. Mareoak eta tripako minak kenduta (Ay Ixiar Ixiar…) eta gure bi jokalarien bi triple gehituta (Bata Zuriñek eta bestea Elik) neskak sentsazio onekin joan ziren etxera eta irrifar batekin ahoan. Ondo pasa eta ikastea da garrantzitsuena eta hori lortzen ari gara pixkanaka. Emaitzak ondoren etorriko dira.

Jarraitu horrela neskak!!

menu
menu