Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bost puxtarri

Goierritarren aurka ezin garaipenik erdietsi junior neskek

Larunbat eguerdian jokatu zuten norgehiagoka gure neskek goierritarren aurka. Urretxun izan zen lehia eta gogotsu gertaturatu ziren neskak bertara.

Astean zehar gogor entrenatuta, ilusioz eta arretatsu kantxaratu ziren tolosarrak. Oso parekatuta hasi ziren bi taldeak eta intentsitate handiko laurdena jokatu zuten gure neskek. Erasoan, ondo antolatu eta entrenatzaileak agindutako jokoa egitea lortu zuten. Defentsan tinko eta estu aritu ziren, baina aski izan zen minutu bateko despistea, aurkariak 10 eta 0 eko partziala sartzeko. Garesti ordaindu zuten gure neskek despiste hori, indarrak berreskuratu eta burua zentratzen saiatu baziren ere, partida amaieran markagailura hurbiltzea lortu zuten baina ez zen aski izan. Azken emaitza 53-48.

5 punturen aldea, baina 5 puxtarri taldearentzat, inoiz baino borrokalari eta inoiz baino talde sentimendu haundiagoa azaltzeagatik. Argi dago hau dela bidea neskak! Aupa zuek!

1,2,3...TAKE!!

menu
menu