Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskek ezin Luberri A-ren aurka

TAKE Aralar Kirolakek 43-58 galdu zuen Donostiko Luberri A-ren aurka.

Talde indartsua larunbatean Usabal bisitatu zuena. Hau argi edukita Tolosarrek gogor kantxaratu behar zirela argi zuten, baita ere, edozein akats burutu ezkero, aurkariak azkar aprobetxatuko zuela. Gauzak horrela, taldea motibatuta ikusten zen larunbatean. Kasu honetan, Maddi, Lore eta Alaitz geratu ziren deialditik kanpo.

Zorionez, gure Liga Vasca-ko kadeteek azken segundoetan lortutako jaurtiketa libre bati esker prorroga saihestu zuten, eta gure neskek ondo berotzeko aukera izan zuten. Honi esker, taldearen kantxaratzea ezin hobea izan zen, 5-0eko partziala lehen 5 minutuetan, defentsa ikaragarri bati esker. Gure neskak gai dira inor baino hobeto defenditzeko, baino tamalez, gure neskek ez zuten defentsa maila hau 40 minutuetan zehar mantendu.

Laster sartu ziren partiduan Donostiarrak, hurrengo minutuetan beraien kalitatea erakutsiz eta markagailuari buelta emanez. Lehen laurdenaren bukaeran nagusi ziren markagailuan 7-12. Bigarren laurdenean ere nagusi izan ziren Luberrikoak, egia da jokalari onez beteriko taldea dela Donostiarra, baino laurden honetan jasotako 20 puntuak gehiegi dira aurkaria bat edo bestea izanda. TAKE-koen erakusgarri den defentsa intentsua batzuetan galdu egin zuen taldeak, honen erakusgarri partidu osoan eginiko 15 falta eskasak (bueno, pitatutakoak…), denboraldi osoko zenbaki txikiena.

Zorionez, hirugarrengo laurdenean gauzak aldatzeko gai izan ziren Tolosarrak, eta badira batzuk atsedenalditik irteera polita ikusi diren norgehiagokak, beti berri ona den zerbait. Gogor, aktibo eta zentzuarekin defenditu, eta magia! Hirugarren laurdenaren bukaeran 4 puntura solik zeuden etxekoak. Hau izan zen norgehiagokaren berri onena, ligako aurkari indartsuenetariko baten aurka azken laurdenean partiduan sartuta ikustea gure burua.

Zoritxarrez energia bukatu zitzaion taldeari, eta beti esaten dugun bezala, martxa bat jaitsi ezkero, liga honetan garesti ordainduko dugu, eta Luberriko neskak argi eta garbi nagusi izan ziren azken laurdenean, bukaerako emaitza 43-58 Donostiarren alde. Azkenaldian gertatzen ari den bezala, norgehiagokak argi uzten dizkigu bi gauza, taldea tope dagoenean edozeinekin lehiatzea duela, baino oraindik falta zaigula aurkari hauekin 40 minutuetan borrokatzeko. Puntu horretara iristeko, ez dago beste biderik, lanean gogor jarraitzea! Astelehen honetan eskaileratan bezala! Egurra!!!

Ezin mintzatu gabe utzi, larunbat gauen edukitako giro ezin hobea! Tabernatan bai, 40 minutu jarraian (eta gehio ere!), tope aguantatzeko gai garela! Igande goizean ordea, batzuei pixkat kosta zitzaigun gure bertsio onena erakustea…

Saskibaloian bueltan, bi aste aurretik lana gogor egiteko, eta denboraldi polit honekin gozatzen jarraitzera!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu