Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aloña mendi K.E. - TAKE Belate txiki

Erasoko gehiegizko abiadurak baldintzaturiko partida

Larunbatean 12:00etan zuten infantilek partidoa Oñatin, hiru taldekide falta ziren, baina hori ez zen izango muga bat garaipena etxera ematea saiatzeko.

Lehenengo bostekoa gogotsu atera zen zelaira, baina aurkako taldearen defentsa onak saskiraketa gutxi lortzera eraman gintuen.

Bigarren laurdenean, gogoak berdinak izan ziren, baina atakean hurruneko jaurtiketak bakarrik egiten zituzten gureek agresibitatea faltan zutela. Horrela, atsedenaldira 14-7 iritsi ginen.

Bigarren zatia antzekoa izan zen, agresibitate gehiago, baina atake motzegiak. Defentsan lan txukuna egin arren, aurkariek atsedenaldiko diferentzia handitzea lortu zuten eta partidoa 37-25 amaitu zen.

Orain gureek atsedenaldi luze bat dute pilak kargatzeko eta oraindik eta ikasteko gogo gehiagorekin bueltatzeko. Aupa ekipo!!

1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu