Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Aralar kirolaken garaipen justua

Atletiko San Sebastian 50- TAKE Aralar kirolak 52

Asteburu honetan lehiaketako talde zailenetako bat genuen aurkari, Atletiko Sn. Sn.-Aitxuri-Tecnun hain zuzen ere. Oraingoan ere soilik zazpi jokalarirekin kantxaratu ginen, aulkitik Irati eta Garoaren laguntzarekin.

Taldea urduri zegoela sumatzen zen, erasoak azkar bukatzeko nahia zuten, orain arte jokatutako jokoa ez zen ikusten. Nahiz eta talde azkarra izan, bost-bosten aurka jokatzeko gai dira neskak, beraz, urduritasunak eta presak alde batera utzi eta zer egiteko gai garen erakutsi behar dugu.

Lehen laurdenean puntu askoko partida izango zela uste genuen, 20-16 markagailuarekin amaitu baitzen. Bigarren laurdenean, berriz, tolosarrak 7-14ko partziala egin zuten, partidua irabazteko erabakigarria izan zen laurden hau.

Atsedenalditik bueltan, azken bi laurdenak oso parekatsu izan ziren, 15-14 eta 8-8. Azken emaitza, 50-52 tolosarren alde.

Orain arte partidak zailtasun handirik gabe irabazi dira, aurkari zail bat aurrean edukitzearekin batera egunero zerbait berria ikasteko nahia handiagotzea espero da, etorkizunean aurkari hobeagoekin topatuko baitira.

Azkenik, beste behin, aipatzekoa jokalariak kantxan izandako jarrera, harro egoteko modukoa! Aipatzekoa ere jokalari guztiek saskiratzea lortu zutela.

Jarraitu gogotsu lanean!

1, 2, 3…TAKE!

menu
menu