Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ERNIO 45 – 56 AT. SAN SEBASTIAN

Partidu bikaina jolastu zuten tolosako neskek, amaieran donostiarren saskiraketek partida baldintzatu zutelarik.

Larunbatean jolastu behar zuen partidak bazuen berezitasun bat. Gure taldeko 6 jokalari kanpoan ziren, eskiatzen. Partidua aldatzeko ahaleginak ez zuen ezertarako balio izan. Pena, gure neskek ikaragarrizko gogoa zuten partida hau jolasteko.

Gauzak horrela, laguntzera etorri ziren Loinatz, Irati eta Nora. Azpimarratzekoa da hiru jokalari hauen lana. Bikain aritu ziren beraiena ez zen liga batean. Saskiraketa bikainak lortu zituzten; etorkizun bikaina dute neska hauek.

Beste taldekideak ere ez ziren motz gelditu. Denek lortu zuten saskiraketa bat behintzat. Defentsan ere fin ibili ziren. Ez dakigu zergatik, aspaldi ikusi gabeko mamu bat ikusi genuen larunbatean; urratsak. Hankak ezin gelditu, bakarrik mugitzen omen ziren… Badakigu zer landu behar dugun berriro ere.

Azken laurdenera arte borrokatu zuten gure neskek. Aurkarien pare bat kalitatezko jokaldik, donostiarren aldera orekatu zuen emaitza.

Eskiatzen ibili zirenak bikain pasa zuten eta ez zuten minik hartu, eta kantxan aritu zirenak harro, jokatutako partidagatik.

Aupa Neskak!

menu
menu