Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ZAPORE GAZI GOZOKO GARAIPENA

Junior mutilek Goierrin lortutako garaipenak ez zien aho zapore gozoa utzi taldekide guztiei

Aurreko asteburuan Lauko finalerako sailkatze txartela lortuta eta bi taldeek ere jokoan ezer ez zutela joan ziren TAKE Tolosa taldeko junior mutilak Urretxura. Aurkariak hirugarren postuan sailkatuta eta Tolosarrak laugarrenean. Sailkapena aldatzerik ez zegoen arren, lehen itzulian Goierriren aurka Tolosan galdutako partidak mina eman zien Tolosarrei eta beraz, Tolosara bizipen positibo bat pilatuta itzultzeko helburuarekin joan zen taldea Urretxura.
Positiboa ez dakigu izan zen, bai ordea ezberdina.
Partidako lehen bi laurdenetan ez zen Errendimendu mailari dagokion saskibaloirik ikusi. Bi taldeek saskiratze aukera errazak lortzen zituzten defentsako lan pattalari esker. Jaurtiketa errezetan eginiko hutsen ondorioz ordea, markagailuan puntuak pilatzea kostatzen zitzaien bi taldeei eta horrela, 18-23ko markagailuarekin iritsi zen atsedenaldia.
Atsedenaldian, entrenatzaileek argi ikusarazi zieten euren jokalariei euren mailatik urrun zeudela. Ez dakigu erabili zituzten moduak egokienak izan ziren, jokalariek ordea, mezua barneratu zuten eta askoz lan hobea egin zezaketela konturatu ziren. Hortik aurrera etorri zen joko hobea. Defentsako arauak betetzen hastearekin batera, erasoan ere gauzak argiago ikusten hasi ziren gure mutilak. Laurden batean, aurreko bi laurdenetan baino puntu gehiago sartu zituen taldeak eta atzean zerraila jarri zuten. 4-22 Tolosarren alde. Laugarren laurdenean, gauzak zertxobait apaldu ziren, aurkariei ez zitzaien nabaritzen markagailua iraultzeko gosa handiegirik eta Tolosarrek ere euren intentsitatea jaitsi zuten. Azken emaitza 42-56 Tolosarren alde.
Asteburu honetan Tolosarrek Lauko finala jokatuko dute Donostian. Lehen partidua larunbatean arratsaldeko 20:00etan Cafes Aitona Askatuak taldearen aurka. Eman gogor!

menu
menu