Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hobetze prozesuan beste pauso bat

Panelfisako kadete neskek egoera berri bati aurre egin zien azken norgehiagokan, eta garaile atera ere.

Lehen itzuliari amaiera ematen zien TAKE-ko kadete neskek, ohikoa den 10:30tan eta sailkapenean
hirugarren bukatu duen Askatuak taldearen aurka. Izaro eta Irati deialditik kanpo izanda juniorrekin
jolastu ahal izateko, Izaro Huici eta Ione Maiza infantilak etorri ziren laguntzeko. Egoera berria beraz, eta erronka polita aurretik.

Nahiz eta Enarak partiduko lehen saskiratzea lortu, azkar erakutsi zuten Donostikoak garaipenaren bila
zetorrela Tolosara, 3 hiruko jarraien saskiratuz (kategoria hontan gutxitan ikusten dan marka), abantaila ireki zuten azkar, lehen laurdena 6-16ko markagailuarekin itxiz. Denboraldian lehen aldiz, norgehiagoka bati buelta emateko beharrean aurkitzen ziren gure jokalariek, ez da errexa lehen aldiz hau behar bezala aurpegiratzea eta larunbatean TAKEkoek erantzun handia eman zioten.

Bigarren laurdena June Gagoren hiruko batekin hasi zan, eta 9-0eko partzial bati esker, azkar estutu
zuten markagailua etxekoak. Ezin aipatu gabe utzi minutu hauetan Ione eta Izaro beraien lehen
saskiraketa lortu zutela taldean. Momentua aprobetxatzen degu beraien laguntza eskertzeko!
Partidua berriro hasten zan beraz, eta hurrengo minutuetan lehia sutsua ikusi zan Usabalen, ez batek ez besteek ez zuten lortzen abantaila handirik
markagailuan, eta Aneren saskiraketa batek 23-23koa ipintzen zuen atsedenaldira. Hirugarren laurdena ere berdinduta igaro zan eta azken laurdenera dena erabakitzear zegoela sartu ginan.

Ez da lehen aldia aurten norgehiagoka bat azken momentuetan erabakitzen dena, eta beste kasuan
gertatu zan bezala, hontan ere gure neskek erakutsi zuten ez diela beldurrik egoera haueta, azken 10
minutuak partiduko hobenak izan bai ziren. Defentsako lan egoki baten oinarrituta, Tolosarrak aurkaria baino gehiago izan ziren bukaera hontan, azken emaitza 45-35ean utziz TAKEkoen alde. Beste behin atzean egindako lanak bere fruituak ekarri zituen, ez gara nekatuko errepikatzeaz; Aurkariaren maila hobea edo okerragoa izango da, erasoan gutxigo edo gehiago asmatuko degu batzutan, baino defentsan gogorrak bagara, komunikatzen bagara, eta taldearengatik sakrifikatzen bagara, emaitzak beti etorriko dira. Zorionak neskak!

Lehen itzulia 10-0 bukatzea lortu dute gure kadeteek, eta orain igoera fasearekin hastea egokitzen zaigu.
Ez da batere errexa izango, eta aurrean galdu gabeko aurkariak ere eukiko ditugu. Baino ez ahaztu
emaitzen aurretik helburu nagusia dagoela, egunero hobetzen jarraitzea alegia. Hobea izan nahi duen
taldea eta jokalaria, entrenamendu guztietan daukan dena ematen saiatzen da, eta horrek beti ekartzen ditu emaitzak. Ez lasaitu neskak, jarraitu lanean, eta gauza berriak ikasteko gogo horrekin!

Datorren asteburuan berriro etxean galdu gabe dagoen Añorga A taldearen aurka. Aukera ezin hobea
aurrerapausok ematen jarraitzeko! Aupa ekipo eta 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu