TAKE-rekin Caja Laboral - Real Madrid partidura
Apirilak 9-an jokatuko da eta partiduaren aurretik Red Bull XFighters moto erakustaldia izango da
TAKE-k antolatzen dituen ekintzekin jarraituz, datorren Apirilak 9-an Caja Laboral Baskoniak Real Madrid-en aurka jokatuko duen partida ikusteko irteera antolatu du TAKE-k. Partidaren ordua 19:00-etan izango da. Baina honen aurretik, 17:00-etan hasita, Red Bull XFighters moto erakustaldia izango da.
Irteeraren prezioari dagokionez, era honetan izango litzateke:
- 1997 edo beranduago jaiotakoek 15 euro ordaindu beharko dituzte.
- 1996 edo lehenago jaiotakoek 25 euro ordaindu beharko dituzte.
Izen emateak takesb@takesb.com helbidera mezu bat bidaliz egin daitezke. Diruaren ordainketa klubeko edozein entrenatzaileri ordainduz egin daiteke eta izena ematen den egunetik astebeteko epea izango da ordainketa hau egiteko. Garaiz ordaindu ezean, zerrendan zai dagoen hurrengoari emango zaio aukera.
Oraingoz 55 plaza bakarra ditugu, beraz, lehenengo apuntatu eta ordaintzen dutenek izango dute lehentasuna. Ez azken unerarte itxaron!!!!!