Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Aldabak garaipen batekin ekin dio bigarren faseari

55-20 gailendu ziren Oiarso taldeari

Lehen fasea merituzko laugarren pauso batean amaitu ondoren, gogo biziz ekin zioten Gonzi eta Moreren mutilek bigarren faseari. Lan bikaina egiten ari dira entrenamendu bakoitzean eta hori neurtzeko aukera ezin hobea izan zitekeen larunbateko neurketa. Lehengo urtean Aldabari irabazten zion talde baten aurka jokatzeak markatuko zuen taldearen hobekuntza maila.

Partidua ezin hobeto hasi zen. Saskia giltzapean zaindua eta behin eta berriro kontraerasoan ateraz. Honen adierazgarria dudarik gabe lehen 32 minutuan kanpotarrek ez zutela jokuan saskiratzerik lortu. Lehen 32 minututan 8 puntu soilik saskiratu zituzten eta horiek jaurtiketa libreko eremutik.

Azken laurdenean asko lasaitu arren, partidu ona jolastu zutela esan daiteke.

Hurrengo astean Azpeitiko talde ezagunaren aurka hirugarren aldiz denboraldi honetan neurtuko dituzte indarrak. Ea oraingoan garaipenarekin itzultzen diren.

1,2,3... Aldaba!!

menu
menu