Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EBAko debutean garaipena

Askartza 54 - TAKE Tolosa 66

Partido zaila taldeak EBA ligako estrenaldian izango zuena, bizkaiko saskibaloiaren historiko bat den Askartzaren aurka. Askartzak sendotasun izugarria erakusten du bere kantxan eta horren adierazgarri aurreko denboraldian EBA ligan, etxean irabazitako partidu mordoa.

Lehen jardunaldirako entrenatzaile tolosarrak jokalari guztiak bere esanetara zituen kategoriko estrenaildirako. Jon Azaldeg, Kaiet Vidaurre eta Iñigo Moreno, ondo osatu dira beraien lesioetatik eta azkenean deialdian sartzeko aukera izan dute.

Partidu hasieran bi taldeak urduritasunez jokatzen zuten. Lehen minutuan Jon Izagirre kapitainak historia egin zuen mailan klubeko lehen puntuak lortuz, urteak betetzen zituen egun berdinean- Markagailuan 7nako berdinketaren ondoren tolosarrak partidu osoan zehar aurretik izan ziren.

Bigarren laurdenean taldeak jokoaren erritmoa azkartu eta martxa bat gehiago sartu zuen, abantaila 10 punturen inguruan mantenduz. Defentsako akats pare batek abantaila handitzea ezindu zuen.

Atsedenaldiaren ondoren etxekoen erreakzioa iritsi zen, markagailuan gerturatuz baino orduan erasoko transizio azkarren eta kanpotik asmatutako jaurtiketek TAKEren abantaila 10 punturen inguruan mantentzean zuen. Azken laurdenen bizkaitarrak 5 puntura gerturatu ziren 5 minutu falta zirenean baino Miguel Cruz-ek saskiratutako hiruko garrantzitsu batek lasaitasuna eman zion taldeari abantaila amaierako 54-66rarte mantentzeko. Taldearen partidu sendoaren adierazle, laurden guztiak irabazi zirela izan zen.

Jokalariak eta gerturatu ziren zaletu asko pozez gainezka ziren taldearen debuta izango zen partiduan.

Hurrengo astean etxean lehen partidua izango da, liderrara eta mailaz igotzeko faborito den Easoren aurka. Yon Gonzalez eta Alain Rekondoren mutilek gogor lan egin beharko dute lehiakorrak izateko eta sorpresa ematen saiatzeko eta bide batez Usabal beteko duen zaletuei lehen poza emateko.

Argazkia: Mikel Iraola

menu
menu