Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidu bikaina, garaipenaren saririk gabe

Azpeitiko kiroldegia beti izan da plaza zaila TAKEko taldeentzat eta larunbateko partidua horren islada garbia izan zen. Taldeak bere osotasunean bidaiatu zuen Iraurgiren aurka jokatzeko.

Partidua ezin hobeto hasi zen urdinentzat. Kontraeraso azkarrak eta defentsa gogorra. Konturatzerako 10 puntuko abantaila baino etxekoak pixkanaka pixkanaka markagailuan gerturatu ziren. Partidua osoa berdinduta joan zen eta ez batak ez besteak ez zuen aurretik jartzea lortzen.

Hirugarren laurdenaren amaieran Azpeitiarrak 8 puntu aurretik jarri ziren eta erabakiorra izan zen. Azken laurdenean dena eman arren ez zuten aurretik jartzea lortu. Amaieran azpeitiarrak garaile.

Super Ekoko mutilak gero eta hobeto ari dira baino entrenamenduetan gogor lanean jarraitu beharko dute. Bidea luzea da eta hau, geldialdi bat besterik ez da izan. Hurrengo larunbatean partido berri bat izango dute Askatuaken aurka.

Lanean jarraitzera! 1,2,3... TAKE!!

menu
menu