Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TALDE LANAREN SARIA

Bigarren faseko lehen partidan garaipena lortu zuten neskek

Larunbatean ezezaguna zuten Landaberri Txikiren aurka jokatu zuen Take Txindokik Lasarten.
Antzeko maila zuten lasartetarrek eta partidua ere parekatuta joan zen. Lehenengo zatian Takekoen despisteak aprobetxatuta, kontraerasoan saskiratzeak lortu zituzten Landaberrikoek. Taketarrek, aldiz, puntuak lortzeko beharra sentitzen zuten eta presa gehiegirekin jolasten zuten, aukera ona itxaron gabe. Bigarren zatian akats horiek konpondu zituzten eta markagailuan 14-13 jartzea lortu zuten.
3. zatian partzial handia lortu zuten defentsa gogorrari eta erasoan baloia mugitzeari esker. Partidua 30-39ko emaitzarekin amaitu zen tolosarren alde. Bakarka jolasteaz gain, taldean ondo jolasten bazekitela erakutsi zuten neskek. Errebotean hutsune bat nabaritu zen, baina entrenamenduetan egiten duten saiakerarekin, asko aurreratzen ari dira eta gehiago ikasteko gogoa badute.
Segi horrela lanean neskak!!

menu
menu