Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Beste garaipen bat goran borrokatzeko

Juniorrek sailkapenaren goiko aldean mantentzeko irabazi behar zuten eta beasainen ez zuten huts egin

Azkeneko garaipena eta gero, TAKEko junior mutilak Beasainera joan behar ziren azken asteko sentsazio onei jarraipena ematera, gainera, txapelketaren lehen postutik ez aldentzeko garaipenak bakarrik behar dituzte. Aurreko astean erakutsitako jokoa eta gogoak erakusten badituzte arazoak ez dituzte edukiko hemendik aurrera.

Partidua oso erritmo altuan hasi zen, oso egokia tolosarrentzat astero fisikoki oso ondo daudela erakusten dutelako, 13 puntuko aldea irekitzea lortu zuten 7 minututan. Erasoan kontraerasoetan iristen ziren puntu gehienak eta estatikoan erabaki onekin jolasten zuten.

Bigarren laurdenean gidoia mantendu egin zen erasoan, eta defentsan oraindik eta lan gehiago eginez errebote gehiago lortu zituzten, atsedenaldira 25 puntuko aldearekin iritsiz.

Hemendik bueltatzerakoan etorri ziren komeriak, erlajazioa iritsi zen jokalariena eta lehenengo zatiko freskutasuna eta intentsitatea ez zen ikusi, baino hala ere markagailua mantentzea lortu zuten. Bukaeran, nahiz eta hobetzeko intentzio txiki bat ikusi, ez zen ikusi hasierako TAKE junior taldea. Erlajazioa partidua eta gero iristen da. Orokorrean lehenengo zati OSO ona eta bigarren zati ez hain ona. Baina beti bezala, aurrera jarraitu behar dugu!

Hurrengo astean igandean jokatzen dugu 10etan Usabal kiroldegian EASO C Okeletxeren aurka, irabazteko partidua goran mantentzeko!

Animo mutilak! 1 2 3 TAKE!!

menu
menu