Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LAN ESKERGA JUNIOR NESKENA

Igande goizean liderraren aurkako partidan, zituzten indar guztiak utzi zituzten zelaian gure neskek

14-10 amaitu zen lehen laurdena gure neskentzat. Aurkariek ez zuten kanpoko jaurtiketetan asmatzen eta gureek, saskia aurkitzen zuten defentsa onen ondoren baloia erasoko zelaira azkar igota.
Bigarren laurdenean, Leyre Jauregiren orkatileko lesioaren berri txarra etorri zen. Partida serioa ari zen jokatzen Leyre. Beti bezala, atzean eta aurrean kemenez taldeari bere onena emanaz. Horrek taldea zertxobait deszentratu zuen eta atsedenaldia iritsi bitarte nahasi xamar aritu ziren gure neskak, 31-17 atsedenaldian.
Hemendik aurrera, partidak ez zuen urteko besteekin zerikusirik izan. Gure neskek, baloia ahalik eta azkarren igotzen zuten erasoko zelaira eta atzean lan ona egiteko jarrera zutela erakutsi zuten. Aurkarien kalitatea dela eta ordea, 19 puntu jaso zituzten gure neskek, tartean hiru hiruko. 50-26 eta 10 minutu jokatzeke.
Azken laurdenak ere bide beretik jarraitu zuen, aurkariek erasoan eroso jokatzen zuten eta gure neskek beren lanean serio demonio jarraitu zuten. Ondo defendatu eta baloia erasoko zelaira ahalik eta azkarren igotzen saiatu. Azken emaitza: 72-36.
Pozgarria gure neskek emandako kemen lezioa, Amondaren bi hirukoak, Naroaren abiadura baloia igotzeko garaian. Zorionak!

menu
menu