Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Redline Mekanika denboraldi berriari begira

Urriaren 8an hasiko dute denboraldia Bilbon Loyola Indautxuren aurka

Redline Mekanika TAKE 2017-2018 denboraldiari begira dago dagoeneko. Berdinketa hirukoitz batean maila galdu ondoren, klubak atzera pauso bat ematea erabaki du etorkizunean aurrera bi egiteko. Kantxan gertatutakoarekin konsekuente izatea eta kirol proiektua sendotzea bilatzen da.


Kaiet Vidaurre, Jon Azaldegi, Mikel Basterra eta Julen Aranzabalen bajak ikusita taldeak etorkizunean begiratu beharrean aurkitu da. Etorkizuna ziurtatu eta gazteei aukerak emateko asmoz. Lehen taldeak eta junior taldeak eskutik lan egingo dute aurten.


Lehen taldearen gidaritzapean Yon Gonzalezek jarraituko du. 9 denboraldia izango da entrenatzaile tolosarrarentzat TAKEko lehen taldea entrenatzen. Bigarren entrenatzaile bezela Iñigo Martiarena izango da. Bikote bikaina lehen taldearen hobekuntza ziurtatzeko.


Antolatzaile lanetan Ander Salas eta Josu Lertxundi izango dira. Josuk, junior taldetik saltoa emango du, azken 8 jardunaldiak EBAn joku bikaina erakutsi eta gero. Ekain Konde eta Julen Zabala juniorrek lehen taldearekin lan egingo dute etorkizun bikaina dutela erakusteko asmoz.


Hegalean, taldeko fitxaketa nagusia izango den Lander Lasa izango da. GBCrekin Endesa ligara igoera lortu ondoren, etxera itzultzea erabaki du bere bizitzako taldeari hazten laguntzeko. Bere ondoan, Karim Birawi, Miguel Cruz, Andoni Elustondo eta Frantziako egonaldiaren ondoren bueltatzen den Iñaki Amondarain. Iker Merinok lehen taldearekin jarraituko du dituen gaitasunak erakusteko asmoz.


Barruko postuetan Ibai Gil, Beñat Azaldegi, Jon Izagirre eta Iñigo Moreno izango ditugu. Iker Garmendiak bigarren taldean denboraldi bikaina egin ondoren, lehen taldera igoko da.


Aurredenboraldia abuztuaren 25ean hasiko da. Entrenamendu gogorrak izango dituzte aurretik denboraldi zail bati behar bezala aurre egiteko. Exigentzia handiko bloke baten ondoren, urteroko legez kanpoan stage bat egiteko aukera izango dute eta aurredenboraldiko azken fasean, partiduak pilatuz talde kohesio egokia bilatuko dute. Lehen jardunaldia Bilbon urriaren 8an Loyola Indautxuren aurka izango dute. Aurkari gogorra lehen partidurako.

menu
menu