Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

IGANDE ALTERNATIBOAK

Take Coach-eko kideoi Arrasatera bidaiatzera tokatu zaigu asteburu honetan.

Partidua, guretzat ez ohikoa den igande arratsaldean jokatzea tokatzen zen, eta kasualitatez, edo ez, taldeko bi parrandazale handienak “familiako bazkaria” aitzaki, norgehiagokarako baja izan ziren. Xabi Sorrarain eta Josu Perurena.
Gainontzekoak, Iurreko tabernan elkartu ginen betiko legez partidura joan aurreko kafea hartzeko, bertan ere, mota guztietako aurpegiak ikus zitezkeen: Aitor Ezkerra 2 ordu exkax lo egin ondorengo nekatu aurpegiarekin etorri zen, bere esanetan, ordu txikiak arte tabernan “lanean” aritu zelako ... Besteren bat ,(Joakin), deskolokatu xamar zebilen, ahaztuta baitzeukan igande eguerdian kalean eta buruko minik gabe ibiltze zer zen.
Behin Arrasatera iritsita, etxera garaipenarekin itzultzea zen helburua. Argi genuen Arrasateko taldeak erritmo biziko partidu bat jokatu nahiko zuela, naiz eta gu ere nahiko azkar jolastera ohituta dagoen taldea garen, bagenekien erritmo biziak etxeko taldeari mesede egingo ziola.
Lehen zatian, gogotsu hasi genuen norgehiagoka, erasoan baloia ondo mugituz, baina ala eta guztiz ere beraien erasoak geratzeak lan handiak ematen zizkigun eta atsedenaldira 33-28ko markagailuarekin iritsi ginen.
Norgehiagokak aurrera egin ahala, etxeko taldeak partiduaren kontrola hartu zuen , , erritmo biziarekin mina egiten hasi ziren, eta gu beraien jokoan erori ginen ,eraso zuzenak jokatzen hasiaz, gehiegi landu gabekoak, eta ezin izan genion markagailuari buelta eman. Garaipena Arrasaten geratu zen 62–53ko emaitzarekin.
Gabonak datoz orain, eta honekin batera atsedenaldi luze bat partiduei dagokienez. Beraz ea egun hauetan egingo dugun lanak fruitu onik ematen duen eta Patxi Rojori datozen partiduetan orain arte baino poztasun gehiago oparitzen dizkiogun.Semper fidelis

1,2,3… TAKE!!!

menu
menu