''Trofeo Villa de Zarautz''-en parte hartuko du To
Triangular erara jokatuko den txapelketa bat izango da eta parte hartzaileak, Tolosa Aralar, Leihoak Zarautz K.E. eta Goierri Verkol izango dira.
Iritsi da orainarteko entrenamenduetan egindako lanari ondorioak ateratzeko garaia. Larunbat honetan Tolosa Aralar-ek aurredenboraldiko lehen bi norgehiagokak jokatuko ditu. "Trofeo Villa de Zarautz" txapelketa triangular erara izango da, hiru laurdenetara partidak jokatuz. Larunbat arratsaldez jokatuko da eta ordutegiak honako hauek dira:
- 16:30: Leihoak Zarautz K.E. - Tolosa Aralar
- 17:45: Tolosa Aralar - Goierri Verkol
- 19:00: Leihoak Zarautz K.E. - Goierri Verkol