Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HASIERA ONA, AMAIERA KAXKARRA

TAKE Aralar kirolak 23- Grupo EME Oiarso 52

Bigarren astea jarraian Take Aralar Kirolakeko kadete neskek Tolosan jolasten zutela. Oraingoan Oiarso talde ezagunaren aurka tokatzen zitzaien.
Kantxa haundian jokatzea tokatzen zitzaien eta honek esfortsu fisiko gehiago zekarren baina Tolosako neskek hasiera ona egin zuten. Aipatzekoa, defensan eginiko lana izan ere Oiarsoko neskak fisikoki gu baino bastantez altugoak dira eta horretaz aprobetxatzen saiatzen dira. Atakean, baloia ondo mugituz, sarrerak, blokeoak...2. kuartoa markagailuan 5 behera geundela bukatu zen, 13-15.
Deskantsua eta gero, neskek bazekiten aldea oso txikia zela eta irabazteko gogoa hain zen haundia, gehiegi prezipitatu zirela Tolosako neskak. Atakeak azkarregi, baloi asko galduak...Gainera Oiarsokoak presioa egiten hasi ziren eta honek are eta urduriago jarri zituen Tolosako neskak. Eta honek Oiarso markagailuan askoz aurrerago joatea ekarri zuen eta partidua honela amaitu zen:
Take Aralar Kirolak 23- Oiarso 52 bukatu zen.
Honekin guztiarekin, lehenengo bi laurdenetan jolastutakoarekin geratzea da inportanteena, partidu politta egin baitzuten. Benga neskak, ea hurrengoan partidu guztia horrela jolastea lortzen dugun.
Segi horrela!! 1,2,3...TAKE!!!!!!

menu
menu