Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Liderraren aurka borrokatu ere ez

Emaitza partiduaren aurretik itxita zegoela zirudien

Paco yoldin berriz ere elkartzen ziren EASO Adarra eta Tolosako TAKE Amarotz. Tolosako taldeak bazekien partidu zaila izango zela, izan ere donostiarrak ez zuten ezta partidu bat galdu. Gainera, Josu eta Eriken mutilek beraien joko onaren mailarengatik urruti zeuden.

Hasi zen partida eta donostiarren presioak eta tolosarren akatsak baimendu zuen etxeko taldeari nahiko diferentzia handia lortzen markagailuan, edozein zuzenketa zein moldaketa alferrikakoa zen zelaian zegoen kontzentrazioa maila ikusita. Horrela atsedenaldira 11 punturekin iritsi ziren arte, 6 lehenengo laurdenean eta 5 bigarrengoan, donostikoek aldiz, hamar puntu baino gehiago laurden bakoitzean.

Atsedenalditik aurrera, zerbait lortzeko aukerak oso zailak ikusten zirenean, jokalariek gehiago mugitzen zuten baloia eta bat bateko defentsa intentsitate handiagokoagoa zen,hau da, beste joko maila bat erakusten ari ziren. Eta nahiz eta beraiek saskiratzea lortzen jarraitu, Tolosarrak dinamika txarrari buelta ematen saiatu ziren eta partidoa beste modu batera amaitzen ere saiatu ziren.

Aste honetan zehar baloiaren mugimendua zelaian berreskuratu behar dugu eta lanean jarraitu. Animo mutilak!! 1 2 3 TAKE!!!

menu
menu