Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Arrosperen partida behar baino lehenago amaitu zen

Partidari tamaina hartu ziotenerako epaileak azken txistua jo zuen.

Eguraldi bikainarekin joan ziren donosti aldera, udaberria zirudien eta partidurako sentsazio onak zekartzan eguraldiak. Ondo hasi zen partidua, nahiz eta saskiari begira aurreko asteetan bezala beldurti sentitu, atzean lan bikaina eginez kantxaratu ziren eta aurkaria estutasunetan jartzea lortu zuten. Lehen laurden on baten ostean 2 puntuko desabantaila bakarrik zuten markagailuan.

Bigarren laurdenean aldiz saskia oso txiki ikusi zuten eta bi puntu bakarrik lortu zituzten, hori dela eta aurkariak aldeak handitu zituen markagailuan. Hala eta guztiz ere neskak saskibaloiaz gozatzen jarraitzen zuten eta barruan zuten guztia eman zuten kantxan. Atsedenalditik bueltan berdin jarraitu zuen taldeak eta beste bi puntu bakarrik sartzeko gai izan ziren neskak.

Azken laurdenean gauzak erabat aldatu ziren eta tolosarrek saskia errazago ikusten zuten, modu guztietako saskiratzeak lortuaz, aurkariaren mailan jarri zen eta laurden hau berdintzeko gai izan ziren. Erakutsi zuten azken momentura arte borrokatzeak bere fruituak ematen dituela. Hurrengo partiduetan bide hau jarraitzen badute ziur denboraldia amaitzerako kantxan garaipenen bat lortzeko gai izango direla.

menu
menu