Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kadete mutilek ezin garaipena lortu

Take Oria Elektrizitatea 35- 49 Ordizia K.E

Goizeko 10:30etan kantxaratu ziren gure jokalariak. Aurreko astean intentsitatez entrenatu ondoren, zerbait lokartuta atera ziren kantxara eta lehen minutuetan zailtasun asko izan zituzten saskiratzeak lortzeko. Honela lehen laurdena 8 puntu behetik amaitu zuten.

Bigarren laurdena bide beretik joan zen, saskiratze asko eta jaurtiketa libre asko huts eginez. Deskantsura 8 puntuko aldearekin iritsi ziren. Hirugarren laurdena desastre bat izan zen. Bost puntu besterik ez zituzten sartu eta aurkariak ez zuen barkatu. Kontraeraso ugari burutu zituzten guk oparitutako baloien ondorioz, eta aldea 21 puntura zabaldu zen.

Azken laurdena erabat ezberdina izan zen. Gureek hortzak estutu zituzten eta markagailuan hurbiltzea lortu zuten tolosarrek. Aurkariak 6 puntu sartu zituen soilik, baina ez zen nahikoa izan partidua irabazteko.

Jaurtiketa libretik arazo asko ari dira edukitzen denboraldi osoan zehar. Larunbat honetan ere 16 jaurtiketa libre huts egin genituen. Gehiago entrenatu behar den zerbait da dudarik gabe!

Partiduko hoberena, honen ondoren jandako bizkotxoa izan zen dudarik gabe!

Datorren astean Internacional taldearen aurka jokatzen dute gureek, bai edo bai irabazi beharreko partidua!! 1,2,3….TAKE!!

menu
menu