Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Easo 51- TAKE Belate txiki 19

Partidu eskasa lehen urteko infantil mutilek larunbat goizean jokaturikoa

Beroketatik nabari zen tolosarrak urduri zeudela eta beroketa ona egin bazuten ere hasiera txarra izan zuten. Easoko gazteak gehiago ziren batez ere errebotea dominatuz eta bigarren aukera asko edukiz. Laurden bukaerako 4 puntuek tolosarrak oraindik partiduan mantendu zituzten.

Bigarren laurdenean ez zen tolosarrik ikusi kantxan, donostiarrek jan zituzten jokoko aspektu guztietan. Defentsa gogorra eginez eta baloi asko berreskuratuz tolosarrak saskira ezin gerturatu ibili ziren. Markagailuan jada alde handia donostiarren alde.

Tolosarren aurrerapausoa hirugarren laurdenean etorri zen, puntu asko sartu gabe baina defentsan izugarrizko lana eginez. Zati polita izan zen batez ere esfortzu eta aktitude aldetik.

Azken laurdenean, easoko gazteek berriro nahi zutena egin zuten tolosarrek nekea eta partidua bukatzeko gogoa zutelako.

Kamisetako izenak intimidatzen jarraitzen ditu gazteak baina talde bezela ez ziren horrelako emaitza lortzerainoko taldea. Lanean jarraitzeko gogoz daudela argia da beraz, jarraituko dugu lanean. 1,2,3 takeeee

menu
menu