Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BIGARRENA!

TAKE Aralar Kirolak kadetea Añorgari 36-48 gailendu zitzaion.

Bazekien taldeak irabazteko moduko partidua zela larunbatean Donostian jokatu beharrekoa,eta neskak dena emateko prest atera ziren kantxara. Eskatu zitzaien agresibitatea erakutsi zuten hasieratik, 2x1koak eginez eta baloiak lapurtuz lehen aldeak egitea lortzen zutelarik. Hala ere,defentsako laguntzetan akats dezente egon ziren eta etxekoek markagailuan gertu mantentzeko baliatu zuten hori.

Bigarren laurdenean antzeko partidua ikusi genuen, baina oraingoan tolosarrek ez zuten jakin Añorgakoek uzten zituzten hutsuneak aprobetxatzen, saskiratze errazak behin eta berriz hutsegin baitzituzten. Etxekoek, ordea, ez zuten barkatu TAKEkoek ongi defendatu ez zutenean, eta 3 gora joan ziren atsedenaldira.

Jakina zen taldeak oraindik ez zuela bere maila onena eman. 3. laurdenean tolosarrak markagailuari buelta emateko prest zeuden eta lehen bi minutuetan lortu zuten, 0-9 hasiz. Beldurrik gabe jolastuz eta saskitik gertu amaituz, 4-14ko partziala egitea lortu zuten, aurkariak erreakzionatzeko gaitasunik gabe zeuden bitartean. Erremontada honetan oso garrantzitsua izan zen jokalariek euren gaitasunetan sinetsi izana eta bakoitzak bere buruarekiko eta saskibaloiarekiko izandako konfiantza.

Azken 10 minutuetan denbora oso ondo kudeatu zuten eta pazientziaz jolasten jakin izan zuten, baloia mugituz aukera onena aurkitzen zuten arte. Horri, defentsako seriotasuna gehituz, garaipena bigarrengo aldiz etxera eramatea lortu zuten neskek, oso partidu serioa eginez.

Nabarmentzekoak dira erasoan hartutako erabaki onak eta lasaitasuna eta defentsako agresibitatea, 9 jokalarien partetik! Beti daude gauzak hobetzeko, baina orokorrean lan eta jarrera bikaina 40 minutuetan! Ez da denboraldi erraza izan aurtengoa, baina badirudi saskibaloia, azkenean, urte osoko lana garaipen modura saritzen ari zaiela neskei. Talde guztiaren inplikazioa eduki gabe ez ginen hona iritsiko!

Zorionak neskak, merezi dezue ta! Ea geratzen diren bi partiduetan beste bi garaipen lortzen ditugun!

AUPA NESKAK eta 1, 2, 3... TAKE!

menu
menu