Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lan ona egin arren porrota TAKE Bedaiorentzat

Partidu ona ez da nahikoa izan garaipena eskuratzeko (41-44)

Aurreko astean irabazi ondoren, TAKE Bedaio gogo biziz kantxaratu zen taldea. Hasiera indartsuak egiten dituzte normalean eta Saski Axularren kontrako partiduak ez zuen gutxiago izan nahi.

Bigarren laurdena ordea beste kontu bat izan zen. Ordurarte ondo eginiko gauzak alde batean utzi ziren eta 16 puntu azpitik ikusi zuten bere burua. Orduan janaria pilatzen duen txingurriaren moduan pixkanaka jokaldiz jokaldi aldea murriztea lortu zen.

Azken jokaldira 3 puntu azpitik iritsi ziren, 12 segunduren faltan. Hutsartean agindutako jokaldia ezin hobeto atera zen eta hiruko aukera garbia huts egin zen, baino taldeak oraindik beste hiru aukera gehiago izango zituen erasoko erreboteak baliatuz. Oraingo hontan balioak ez zuen sartu nahi izan eta 41-44ko markagailuarekin bukatu zen.

Taldea ondo ari da lanean eta saskibaloi agresibo baten bitartez egunez egun, entrenamenduz entrenamendu jokatu nahi duten saskibaloietik gertuago daude. Gogor entrenatzen ari dira eta hori partiduetan ikusten da.

Hurrengo astean Oiartzunera edukiko dute bixita, sailkapenaren goikaldean dagoen talde baten aurka.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu