Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Nahi eta ezin...

Ahalegin guztiak egin arren Seky izan zen garaile 61-74 argi batekin

Beti esan ohi da entrenatzen den bezela jokatzen dela partiduetan. Kasu honetan esaldi horren esanahia ez da betetzen. Lan ona egiten ari da taldea hiru egunetan, entrenatzen duten junior zein kadeteek ez dute entrenamenduen maila jeisten eta minututxoak irabazi nahi dituztela erakusten dute beraien intentsitatearekin. Hainbat faktore txiki alde jarri behar dira horrelako partidu bat irabazteko eta faktore horietako batzuk aurka jartzen direnean, lan extra bat egitea tokatzen da.

Partidurako baja bakarra Beñat izan zen. Gainontzeko taldekide guztiak prest zeuden lehiarako, nahiz eta azterketetan eduki pixkat burua. Aurrean zegoen taldea ez zen edonor. Seky talde oso gogorra eta fisikoa da eta erakutsi zuen moduan igoera postu bat lortzeko hautagai nagusienetako bat bera da. Partiduak ondo kontrolatu eta arazoak dituztenean hiruko marratik asmatzeko sekulako gaitasuna dute.

Lehen minutuak Valiente-Aza 1x1ko partidua zirudien. Bi jokalariek beraien taldea partiduan mantendu nahi zuten eta lehen puntuak beraientzat izan ziren. Hasierko laurdena oso berdindua izan zen. Bi taldeek elkarri zioten errespetuaren adierazgarri.

Bigarren laurdenean Bidebideren minuturik onenak ikusi ziren. Markagailuan lehen abantailak eskuratu ziren atsedenaldira aurretik iristeko.

Atsedenaldiaren ondoren argiak itzaldu ziren, ez zen ezer ikusten. Ez atzean ez aurrean... eta 0-13ko partzial bat erabakiorra izan zen partiduaren etorkizunerako. Hainbat erabaki ezegokiek ere ez zuten lagundu markagailuari buelta emateko.

Azken laurdenean taldeak ez zuen amore eman nahi eta 2 puntura jartzea lortu zuen. Handik aurrera berriro ere saskiratzeko arazoak izan ziren eta amaierako minutuak faltak egin eta ez saskiratu, behin eta berriro. Amaieran 61-74. Partiduak erakutsi zuenerako agian markagailu zabalegia, baino saskibaloia horrelakoa da. Aurkariak ez du barkatzen.

Dagoeneko hurrengo asteari begira dago taldea. Aurrean Mondragon Unibertsitatea izango da. Hil ala biziko partidua. Oso ondo prestatu beharrekoa kantxa zail batetik garaipena eskuratu ahal izateko.

Iñork ez zuen esan garaipenerako bidea errexa izango zenik!

Aupa mutilak!! 1,2,3... TAKE!!!!

menu
menu