Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hurrengo faseari begira

Triki Take-ko mutilak beste begirada bat dute soinean

Azken jardunaldia bitxi xamarra izan zen gure mutilentzat, goizeko 9:30etarako Donostiara bidaiatu zuten, egia esan inoiz baino baja gehiagorekin bidaiatu zuten. 8 pertsona joan ziren eta horietatik 2 entrenatzaileak.

Itxura eskasa zuen eguraldiak, jokalari kopuruak eta are eskasagoa bertako kantxak. San Patricio eskola ingelesera bertaratu eta orduan ohartu ziren, kantxa guztiz estali gabea zela eta kantxa guztiko alboko marra blai eginda zegoen.
Horrez gain, putzuak zeuden kantxaren erdian eta argi zegoen, egoera horretako kantxa batean, ezin zela partidarik jokatu. 2 taldeek nahiz arbitroak, hala erabaki zuten, partida atzera izango zela erabakirik burutsuena. Horrela berriro Tolosara itzuli ziren gure mutilak, izerdi handiegirik bota gabe.

Orain hurrengo fasera begira daude mutilak. Aste honetako entrenamenduak seriotasun osoz burutzen ari dira eta bide hori da jarraitu behar dutena.

Ea laister gurekin izaten ditugun hainbeste denboran gaixotasun edo lesioek, kantxatik kanpo edukiarazi dituzten jokalariak.


Aupa mutilak!!

Ea laister pastak jateko aukera dugun!!!

1,2,3...TAKE!!!!!!!

menu
menu