Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Junior mailako Euskal Ligako Final Four-a Usabalen jokatuko da asteburu honetan

TAKE Aralar Kirolak-eko kadete neskek azken fase hau Orio-n jokatuko dute

Iritsi da garaia!!!! Orain arte egindako lan bikainari jarraipen borobila emateko, asteburu honetan jokatuko dira Euskal Ligako Final Four-ak. Bi mailetan izango ditugu TAKE-ko ordezkariak. Batetik, junior mutilak eta bestetik, kadete neskak.

Junior mutilen kasuan, Final Four-a Tolosan jokatzea lortu da. Asteburu honetan ospatuko dira partiduak Usabal Kiroldegian, finalaurrekoak larunbat goizean eta finala igande goizean. Egutegia honako hau da:

Urtarrilak 28 larunbata:
10:00 - TAKE vs Unamuno
12:00 - Ekialde A vs Zarautz ZAST

Urtarrilak 29 igandea:
12:00 - Larunbateko garaileen artean, finala

Kadete nesken kasuan, fase hau Orion jokatuko da egutegi berarekin:

Urtarrilak 28 larunbata:
10:00 - Zarautz ZAST vs Tabirako Baque
12:00 - San Viator vs TAKE Aralar Kirolak

Urtarrilak 29 igandea:
11:00 - Larunbateko garaileen artean, finala

Zorterik onena opa diegu bi taldeei eta asteburu honetan bi taldeen zaleak harmailetan izatea espero dugu behar duten bultzada emateko.

1, 2, 3 ... TAKE!!!!!!

menu
menu