Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena TAKE Oria Electricidad-entzat

"Anai" arteko derby-an Oria Electricidad Iurre Tabernari gailendu zitzaion

Pasa den astean jokatu zen Usabalen Infantil Txiki mailako bi taldeen aurkako partidua. Lehia polita bizi zuten bi taldeek, lagunartean bizitutakoa hain zuzen.

Markagailuaren aldetik, esan genezake Oria Electricidadekoak aurretik egon zirela eta hala mantendu zirela partiduaren amaiera arte. Bi taldeak partiduan txukun ibili ziren, erasoan zorrotz eta defentsan berriz aurkako taldearen erasoari gogor eutsiz.

Markagailuak TAKE Iurre Taberna 19-50 TAKE Oria Electricidad bukatu arren, ezin daiteke ukatu guztiek gozatu zutela partiduaz, nahiz eta Oria Electricidad garaile atera.

Amaitzeko ezin daiteke aipatu gabe utzi partiduaz gozatu ondoren antzeko edo are gehiago gozatu zutela bai gazte eta bai gurasoek Iurre Taberna eta Oria Electricidadek bi taldeei eskainitako pintxo eta edariekin.

menu
menu