Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena TAKE Urkizu-ko neskentzat A2 ligako estreinaldian

Ezin hobeto eman diote hasiera A2 ligari tolosako neskak, Donostiko BERA BERA taldea gaindituz

Behin lehenengo fasea bukatuta, eta A2 ligarako sailkatu eta gero, bi asteko atsedena eduki zuten TAKE Urkizuko neskek, lehenengoa ligen arteko asteburua, eta bigarrena atsedenakin hasi baitzuten txapelketa berria, beraz jokalariak lehiaketara bueltatzeko irrikan ziren.

Partidura 3 jokalarien lesioarekin aurkezten zen taldea, Alaitz, Lide eta Maddalen gabe hain zuzen ere. Geratzen ziren 9 neskek argi zeukaten inoiz baino hobeto aritu beharko zutela partidua aurrera ateratzeko. Hau hasi aurretik, taldeak argi zeukan irabazteko defentsa intentsua eta eraso azkarrak behar zituela, eta bi xedeak lortzeko gai izan ziren neskak.

Lehen laurdena parekatua izan zen, bi taldeen defentsak aurkariaren erasoa gelditzeko gai izan baitziren, 10 minutu hauen ondoren emaitza 6-8 koa zen Donostiarrentzat. Bigarren laurdena tolosarrek menperatu zuten 9 minutuen zehar, baina azken minutuan 0-8-ko partzial zitala jaso zuten neskek, atsedenaldira 7 puntuko desabantailarekin abiatuz.

Atsedenaldia eta gero, Tolosarrek beraien saskibaloi onena ateratzea lortu zuten, defentsan inoiz baino hobeto arituz eta behin eta berriro kontraerasora aterata. Aipatzekoa benetan atsedenaldiaren irteeran markagailuari buelta emateko erakutsitako sinismena. Hirugarren laurden hau izan da dudarik gabe talde honek jolastu duen onena denboraldi honetan. Honi esker, azken 10 minututara 7 puntuko abantailarekin sartu ziren. Azken laurdenean taldeak markagailuari arazo handirik gabe eustea lortu zuen. Bukaerako emaitza 38-32.

Beti esaten dugun bezala, astean zehar lanean gogotsu jarraitzen badugu, taldeak hobetzen jarraituko du dudarik gabe.

Orain Ihauterietaz gozatzera!

Aupa neskak eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu