Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Urkizu nesken taldeak galdu egin zuen Donostiara eginiko bisitan

Tolosarrek ez zuten partidu ederra jolastu Donostiko Bera Bera taldearen aurka

Jai asteburua eta gero, TAKE Urkizuko neskak lehiaketara bueltatzen ziren larunbat arratsalde honetan. Aurkaria, orain dela hilabete bat Tolosan gainditzeko gai izan zen taldea, beraz ordutegia alde batera utzita, taldeak gogotsu bidaiatzen zuen Donostia aldera.

Aurten ohikoa den bezala, taldeak Alaitz eta Lide-ren bajei aurre egin behar zion, alde honetatik neskek bazekiten bakoitzak %100-a eman beharko zutela partidua ateratzeko gai izan nahi bazuten. Hau jakinda, jokalariek argi zuten bakoitzak bere onena eman beharko zuela partidua aurrera atera nahi izatekotan, eta partiduaren irteera erabakigarria izan zitekeela. Batzutan gertatzen da teoria ondo ikasita edukitzea, baina gero hura praktikan jartzeko gai ez izatea… Bera Bera-koak izan baitziren intentsitate puntu egokiarekin kantxaratu zirenak. Urte guztian zehar ikusi du taldeak, gehienetan, partiduan gogo gehiena jartzen duena dela norgehiagoka irabazten duena, larunbatekoa beste adibide bat izan zen. Lehen 10 minutu hauetan talde batek agintzen zuen kantxan, Bera Berak hain zuzen ere, honela, markagailuak 15-1 eko emaitza erakusten zuen lehen 10 minutuen ostean.

Hemendik aurrera hasi ziren eguneko albiste onak. Zaila izaten da honelako hasiera bati buelta ematea, eta, jokoaren aldetik gutxienez, Tolosarrek lortu zuten aldaketa hau. Lehen laurdenean ikusitako aldea ez zen gehiago agertu, eta hurrengo hiru laurdenak benetan berdinduak izan ziren, gure neskak Donostiarrak baino gutxiago ez zirenaren seinale argia.

Defentsan intentsitatea handituz, eta erasoan ideia argiagoak zituztela, partiduaren azken 30 minutuetan markagailua 25-28koa izan zen Tolosarren alde. Hala ere, hasierako partziala gainditzea ezinezkoa izan zen, partidua 40-29 bukatuz Donostiarren alde.

Nahiz eta taldeak ez jolastu partidu txukuna, esan beharra dago, normalean barrura doazen tiro asko, larunbatean ez zirela sartu. Beti edukiko du edozein taldek honelako egun bat, orain egin beharrekoa, entrenamenduetan lanean jarraitzea da, berriro berdina gertatu ez dadin.

Larunbat honetan, sailkapenean liderra den Askatuak-ek bisitatzen du Usabal, aukera ezin hobea aurreko partiduaz ahazteko, taldearen jokoa hobetuz eta norgehiagoka ederra eginez!

Aupa neskak eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu