Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Juniorren arteko derby-a TAKE Belate-rentzat

47-39 nagusitu ziren joaneko partiduan

Larunbatean Junior talde tolosarren arteko derbia ospatu zen Usabalen eta espero zen bezela, partidu oso lehiatua izan zen, azken markagailua 47-39 izan zelarik TAKE BELATE-ren alde.

Haseratik ikusi zen bi taldeentzako denboraldiko partidua zela, baloi guztiak borrokatzen ziren eta nahiz eta erasoan fin ez ibili, bi taldeen indarra atzekaldean zegoela nabari geratu zen.

Partidua nolabait definitu beharko balitz, idazten duen honen ustetan, talde bakoitzak bere laurdenak izan zituen eta azken txanpan saskira begira ongien egon zen taldeak irabazi zuen partidua.

Normala den bezela, partidu batean garaile bakarra dago baina aipatzekoa da ere, bi taldeen borroka eta intentsitatea partiduan zehar eta noski bien adiskidetasuna partidu amaieran ere.

Larunbateko ikuskizuna galdu zuen ororentzat, bigarren aukera bat izando da bi taldeen arteko lehia ikusteko. Maiatzaren 18an berriro bi taldeak nor baino nor arituko dira Usabalgo Polikiroldegian. Beraz badakizue!!!!

1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu