Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Final Fourrean izango dira junior neskak

Denboraldi bikaina burutzen ari dira junior neskak eta A2 ligan hasi ondoren 4 talde onenen artean izango dira

A2 ligaxkako partidu guztiak irabazi ondoren A1 ligako taldeekin nor baino nor lehiatzeko aukera iritsi zitzaion TAKE Aralar Kirolakeko neskei.

Talde indartsu eta hoberenen artean konpetitzeko gai izango zirenaren zalantza segituan argitu zen. Garbi utzi dute Gipuzkoako talde hoberenekin jokatzeko gai direla nahiz eta ia talde osoa lehen urtekoa izan. Liga honetan hiru partidu soilik galdu dituzte eta bigarren postuan sailkatu dira Donostiko Final Fourra jokatzeko eskubidea irabaziz.

Lauko finalean aurkaria BKL bedurgarria izango da. Ligan bi aldiz jokatuta beti TAKEkoak izan dira garaile baino behin luzapenean eta bestean azken minutuan 6 puntuko desabantailari buelta emanez. Beraz, partidu zaila eta oso gogorra Gonzi eta Andoniren neskentzat. Gogor entrenatu beharko dute garaipena eskuratu ahal izateko.

Maiatzaren 4ean goizeko 10tan Aieten jokatuko da partidua. Taldeak zaletuen bultzada beharko du emaitza positibo bat etxera ekartzeko.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu