Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azken norgehiagoka

Irundarren aurka ezin izan zuten garaipenik erdietsi


Joan den larunbatean, eguardiko ordubietan jokatu zuten partida Take Aralar Kirolak-eko senior neskek Erroibide Irungo taldearen aurka. Jakitun ziren azken partida zela eta bazekiten zekiten guztia eman behar zutela, horrela hasi zen partida, gogotsu eta kontzentratua.

Bakoitzak burua bere lekuan zuen eta txukun aritu ziren lanean, minutuak aurrera joan ahala ordea, betiko mamua eta beldurrak kantxaratu ziren eta Irundarrak hazi egin ziren, gure nesken kalterako.

Azkenean, ezin izan zuten garaipenik erdietsi tolosarrek.

Hala ere, emaitzek ez dute isladatzen taldeak urte osoan egindako lana eta sortutako giroa!! Oso ondo neskak!! Nola ez, ezin dira aipatu gabe utzi, urte guztian zehar, jubenil neskek eskaini duten laguntza. Mila esker jubenilei!!!!

1, 2, 3... XUXTAAA!!!

menu
menu