Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

4x4 herrikoia Plaza Berrian

Irailak 10-etik aurrera ospatuko da eta finala Irailak 29-an izango da

TAKE-k bere 25. urteurreneko ospakizun egitarau barruan, oraingoan gaur egun partaide diren eta partaide ohi izan direnei zuzenduriko 4x4-ko txapelketaren berri eman nahi dizue.

Txapelketa honen egitasmoa partaide ohien eta partaide direnen artean elkar ezagutza bultzatzea eta bide batez denen artean Azaroak 9-an burutuko dugun festarako giroa berotzen joatea da, beti ere elkartzen gaituen kirolaren inguruan, saskibaloia alegia.

Horretarako, 4x4-ko txapelketa bat antolatuko dugu. Txapelketan 16 taldek parte hartuko dute, talde bakoitza 6 jokalariz osatua izango da. Txapelketak adin muga izango du, 1993 urtean jaiotakoak izango baitira gazteenak, hau da, urte hori baino lehen jaiotakoek izango dute parte hartzeko aukera.

Partidak kantxa osoan jokatuko dira (bi kanasta), Plaza Berrian egitasmo hontarako prestatuko ditugun bi eremutan.
Txapelketari hasera Irailak 10-ean emango zaio. Partidak astearte eta ostegunetan jokatuko dira 19:00-tatik 20:30-ak arte eta bukaera Irailak 29-an izango da finala jokatuaz.

Txapelketan parte hartzeko, zuen izena, E-maila, telefono mugikor zenbakia eta jaioturtea bidali behar dituzue takesb@takesb.com helbidera, edota klubeko ardurandunen batekin harremanetan jarri.

Taldeak zozketaz osatuko ditu antolakuntzak, bai eta taldeen arteko partidak eta ordutegiak ere.

Beraz gurekin parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu TAKE-ko partaide izan zareten guztioi, saskibaloian jokatuz ondo pasako dugulako, apunta zaitezte!!!

1,2,3 TAKE!!!!

menu
menu