Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urriak 8-an hasiko da 4x4 txapelketa herrikoia

Lau egunetan jokatuko dira ligaxkako partiduak. Finalerdiak eta finala Urriak 20-an

TAKE-ren 25. urteurreneko ekintzekin jarraituz, oraingoan 4x4 txapelketa herrikoiaren berri emango dizuegu.

Azken asteetan izena eman duten TAKE-ren partaide ohiekin 6 talde osatu dira txapelketa honetarako. 6 talde hauek bi multzotan banatu dira eta lehenik ligaxkako partidak jokatuko dituzte. Partida hauek Plaza Berrian jokatuko dira Urriak 8, 10, 15 eta 17-an, 18:30-etan hasi eta 20:00-ak arte.

Bi multzoetako lehen bi sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte eta garaileek finala. Guzti hau Urriak 20-an 17:00-etan hasi eta 19:00-ak arte.

Aurrez finkatutako egun hauek aldaketak jasan ditzateke eguraldiarekin arazoak badaude.

Txapelketa sistema, arauak eta partaideak atxikitako dokumentuan aurkituko dituzue.

1, 2, 3... TAKE!!!

- 4x4 herrikoia.pdf

menu
menu