Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Liga ezin hobeto hasi du Bidebidek

88-62 gailendu ziren Baskonia talde gasteiztarrari

Lehen jardunaldia beti izan ohi da urduritasun eta ez jakinaren partidua. Denbora asko igarotzen da denboraldiko azken partidutik eta zalantza ugari sortzen dira eginiko lana egokia den hala ez jakiteko. Etxean jokatzeak beti ematen du segurtasun gehiago, zure jendearen babesak lagundu egiten du horrelako partidu batean, oso garrantzitsua baita garaipen batekin hastea.

Denboraldiari begira aldaketa gutxi egon dira taldean. Urko eta Mendilu, arrazoi ezberdinengatik ez daude taldean eta beraien tokia Miguel eta Morek beteko dute. Hauetaz gain, Josu, Gaizka, Iñaki, Elus eta Ibaiek esku bat botako dute bigarren taldetik abiatuta bai entrenamenduetan baita deialdietan ere. Talde gaztea iñondik iñora, Goar eta Kaietek gazteen hobekuntza bermatzen jarraituko dute, beraien esperientzia gertutik erakutsiz.

Gauzak horrela partidua ezin hobeto hasi zen Bidebidekoentzat. Lehen erasoak bata bestearen atzetik saskian bukatzen zuten eta horrek sekulako segurtasuna eman zion taldeari. Urduritasunak joan eta joko erakargarri bat eginez lehen abantailak lortu ziren lehen laurdeneko 24-16rarte.

Aurkariak ere izango zuen zer esana partiduan. Jokalari bikainez osatutako taldea da Baskonia. Fitxaketa ezin hobeak egin ditu eta barruan jokalari sendoak edukitzeaz gain jaurtitzaile finak ere baditu. Oso goran bukatu duen taldea izango da dudarik gabe eta garrantziaz jabeturik bi taldeak fin aritu ziren lehen bi laurdenetan. Atsedenaldira aspaldian Usabalen ikusi gabea zen markagailu batekin iritsi ziren 50-43.

Bigarren zatiaren hasieran tolosarrak gogor atera ziren partidua puskatzeko asmoz eta 17-0 partzialarekin abantaila 67-43rarte joan zen. Laurden honetan gasteitarrek 4 puntu bakarrik saskiratu zituzten. Abantaila handia izan arren lanean jarraitu zuten etxekoek, partidua 88-62 bukatu zen.

Beti izaten da garrantzitsua garaipen batekin hastea, eginiko lanean sinisten jarraitzeko. Hiru entrenamendu aurretik Durangon Tabirakori bixita egiteko. Kantxa zaila benetan eta lan bikaina egin beharko dute Bidebidekoek garaipena eskuratzeko.

1,2,3...TAKE!!!

menu
menu