Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gure jubenilek ezin garaipena lortu Easo-ren aurka

Tolosarrek, ligako aurkari indartsuena denaren aurka denboraldiko hirugarren porrota jasan zuten

TAKE jubenil “A” taldeak, erronka benetan zaila aurpegiratzen zuen igande honetan, Donostiara bidaiatu, Easo-ren aurkako partidurako, dudarik gabe gure ligan dagoen talde indartsuena, gainera Mañel-en baja sufritu behar izan zuen taldeak. Hala ere, animoa osorik zen gure mutiletan. Gasca bezelako kantxan jolasteko aukerak urriak dira, eta galtzeko gutxi baino irabazteko asko zeukan taldeak igande honetan.

Partiduaren hasieratik erakutsi zuten donostiarrek ze ekipo mota diren, kalitate handikoa, eta erritmo altuan jolasteko gogotsu duena. Lehen minutu hauek ez ziren errazak izan, baino gutxika, jokalariak beldurra alde batera utzi eta beraien jokoa egiten hasi ziren. Lehen laurdenaren bukaeran, markagailua 19-9koa zen Easo-ren alde.

Bigarrengo laurdena ordea, gure mutilen interesentzako askoz hobea izan zen, defentsan intentsitatea igo, eta erason beldurrik gabe jolastearen ondorioz, markagailua estutzeko gai izan ziren. 16-19 laurden honetan Tolosarren alde, eta atsedenaldira 7 puntuko desabantaila soilik.

Denboraldiko lehen bi partiduetan atsedenaldiaren irteera kaxkarra izan da TAKE-koen aldetik, hau dela eta, igande honetan ekipoaren helburuetako bat hau aldatzea zen, eta oraingo honetan bai lortu zuten irteera positiboa edukitzea, hirugarren laurdenaren lehen minutu hauetan, taldeak 2-6ko partziala lortu zuten, markagailuan 3 puntura soilik kokatuz.

Baina partiduko azken 15 minutuetan Donostiarrek beraien jokoa inposatu zuten, bere kalitatea ateratzea lortu, eta hortik aurrera partidua beraiena izan zen. Erasoan errex asmatu zuten, bukaeran 78-55eko markagailua lortu arte, agian zigor handiegia kantxan ikusitakoaren arabera.

Ez zen partidu txarra izan gure jubenilen aldetik, kontrakoa baizik, lehen zati on bat jolastu eta gauzak gutxika hobetzen jarraitzen dute. Jolastutako hiru partiduetan, azkenekoa aurrekoa baino hobea izan da gure mutilen aldetik, zoriontzeko zerbait dudarik gabe. Hala ere, dena ez ziren berri onak izan, partiduko azken minutuetan, taldeak besoak jaitsi zituen, eta hau, talde honek onartu ezin duen zerbait da.

Hurrengo partidua larunbatean goizeko 10:00-etan Usabalen, Saskiaxular talde Donostiarraren aurka, gu bezala lehen garaipena bilatuko duen talde bat. Dudarik gabe partidu oso borrokatua izango da, gure mutilak hobetzen jarraitzeko, eta garaipena lortzeko irrikan aurkeztuko dira, eta gradatik etorritako edozein laguntza eskertzekoa izango da!

Aste guztia aurretik, lanean bide onetik jarraitzeko!

Aupa mutilak eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu