Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua Bidebiderentzat

Biok Zerbitzuak OKE 55 - TAKE Bidebide 88

Derby-ak beti izaten dira zailak bi taldeentzat. Ikusmina handia izan ohi da horren gertu bizi diren bi taldeen artean. Gainera ordiziarren ibilbide bikaina ikusirik, gorriz markatutako partidua zen tolosarrentzat. Beldurra handia zen, atseden astearen ondoren erritmo falta nabarituko ote zen hala ez. Taldeak erronka hori gainditzeko lan bikaina egin du atseden astean.

Partidurako talde osoa zegoen entrenatzailearen esanetara. 12 jokalariak prest intentsitatea mantendu eta lan bikaina egiteko. Lehen minutuetan puntu asko saskiratu ziren eta erritmoa etxekoen aldekoa izan zen. Lehen laurdenaren amaierarte tolosarrak joan ziren abantaila handitzen 10-25rarte. Bigarren laurdenaren hasieran ordiziarrak berriz ere izan ziren nagusi baino garaiz iritsi zen hutsarte baten ondoren Bidebidekoak markagailuan nagusitzen joan ziren pixkanaka pixkanaka hurrengo minutuetan. Atsedenaldiaren ondoren abantaila handituz joan zen amaierako 55-88rarte.

Garaipen garrantzitsua tolosarrek Ordizian eskuratutakoa. Beste astebetez sailkapenaren goikaldean egoteko balio duena eta Final Fourra markatzen duten postuekin aldea pixkat gehiago handitzeko garaipena. Hurrengo astean Zarautzen aurka beste derby bat izango da Usabalen. Arratsaldeko 18:30tatik aurrera. Ezinbestekoa izango da zaletuen laguntza garaipena eskuratzeko.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu