Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ekaitzaren ostean dator barea

C.D. INTERNACIONAL 33 – TAKE ARALAR KIROLAK 55

Aurreko asteburuko emaitza eta sentsazio txarren ondoren, tolosarrei garaipenak besterik ez zien balio eta baita lortu ere. Entrenamentuetan egiten ari diren lana tamalez ez zen emaitzetan isladatzen eta azken emaitza honek lasaitasuna emango dio taldeari horri dagokionean behintzat.

Kontutan izanik talde honen aurkako azken partiduak porrotarekin amaitu direla eta partidu txar bat egitetik zetozela, bazekiten neskek ez zela partidu erreza izango larunbatekoa. Halaere, haseratik argi ikusi zen oraingoan taldea atzean lan gehiago egiteko asmoz gerturatu zela intxaurrondora.

Lehen laurdena nahiko parekatua izan zen. Haseran tolosarrak markagailuan alde txikiren bat lortu zuten baina donostiarrek segituan berdindu zuten norgehiagoka. Dena den, bigarren laurdenetik aurrera neskek 10 puntuko aldea irekitzea lortu zuten eta laurden batetik bestera alde hau handituz joan zen, atsedenaldian aldea 13 puntukoa zelarik.

Partiduan zehar, errotazioak ugariak izan ziren eta atzean intentsitatea ez zen jeitsi, denboraldiko lehen garaipena lortzeko arrazoi nagusiena hau izan zelarik.

Nahiz eta denboraldia hasi berria izan, larunbatean partidua galtzeak min handia egin ziezaiokeen taldeari. Nesken erantzuna bikaina izan zen.

Datorren azaroaren 15 arte, taldeak ez du partidurik izango, jaia eta deskantsua direla eta. Hurrengo arerioa OAIRSO izango da, partidu oso zaila. Ea ekaitzaren ostean barea denbora baterako etorri den.

1,2,3… XUSTA!!!!

menu
menu