Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Gorritiren garaipena

Oiartzungo taldearen aurka nagusitu egin zen.

Joan den larunbatean, Oreretan jokatu zen norgehiagoka, oiartzuar eta tolosarren artean. Partida gogo biziz hasi zuten gure neskek. Jarrera onak, taldeak eroso jokatzea ekarri zuen eta aski errenta lortu zuten, kantxan gauzak antolatuta egiteko. Bigarren laurdenean, jokalari guztiak aldatu arren, maila bera eman zuten gure neskek eta atsedenaldira aurretik joan ziren.

3.laurdenean, ordura arteko dinamika eta lan egiteko moduarekin jarraitu zuten. Azken laurdenean ordea, burua nahasi eta partida guztiz zoratu zen. Ordurarte txukun egindako lana, aldrebestzen hasi bazen ere, nahiko buru izan zuten beraien tokira itzuli eta partidua zentratuta amaitzeko.

Aldageletako giro onak, kantxan poza, ilusioa eta laguntasun handia islatzen du. Jarraitu horrela lanean neskak!!!

1,2,3...TAKE!!!

menu
menu