Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen bat eta lau porrot kadetetan

Lan ona egin arren, puntu gutxigatik ezin izan dute garaipena lortu talde tolosarrek

TAKE A1eko kadete mutilen taldeak aurreko astean Bergaran irabazitako partiduaren ostean ilusio askorekin gerturatu zen taldea Zarautz aldera.
Partida zaila zeukaten tolosarrek, lehen itzuliko partida 35 puntugatik galdu zuten etxean baina ala era ilusioz beteta joan ziren partida jokatzera.
Partidua ez zen oso ondo hasi, jokalariak ez ziren kontzentratuta kantxaratu eta aurkariak berehala aurre hartu zuen markagailuan. Hutsegite asko eta nabarmenak egin zituzten eta aurkariari nahi bezala jokatzen utzi zioten. Kantxan bere lekua topatu ezinik aurkitu ziren, erasoan aukeraketa kaxkarrak eta defentsan hutsegite handiak eginez, horrela 19 puntuko desabantailarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatia beste jarrera batekin hasi zuten, beste partida bat izango balitz bezala, defentsan gogor saiatu ziren eta erasoan baloiari mugimendu gehiago eman, aurkariari zailtasun gehiago emateko gai izan ziren. Nabarmentzekoa da lehen bi laurdenetan jasotako jipoiaren ostean bigarren zatiko bi laurdenak irabazteko gai izan zirela. Azken emaitza 69-60 izan zen eta sentsazio kontrajarriak sentitu zituzten jokalari eta entrenatzaileek. Galdu egin zen baina garbi geratu zen gai direla edozein talderi aurre egiteko partidan sartuta dauden bitartean.
Hurrengo partida etxean izango dute bi aste barru, Easo taldea izango da bisitari Usabal kiroldegian. Ea bide onetik jarraitzen duten eta garaipena erdiesteko gai diren. Animo mutilak!!!

Iurre Taberna TAKE taldea partidu osoan zehar aurretik egon arren, amaieran Mondragon Unibertsitatearen aurka galdu zuen 35-38ko markagailuarekin. Lan txukuna egin arren ezin emaitza borobildu.

TAKE Oria Electricidad Larunbatean jolastu zen partidan tolosarrek garaipena lortu zuten azkeneko laurdenean egin zuten lan bikainarekin.
Jokalariak gogor entrenatu zuten astean zehar, larunbatean jolastuko zen partidua garrantzitsua zela jakinda. Aurkariak tolosarren aurretik zeuden sailkapenean. Beraz, gogotsu eta indarrez kantxaratu ziren. Lehenengo bi laurdenak paretsu joan ziren. Tolosarrak zekiten bezala jokatzen hasi ziren, markagailua alde zutela. Aurkaria partidua erotzen saiatu zuen eta lortu zuen. Tolosarrak ez zuten euren lekua aurkitzen kantxan, baloi asko galdu zituzten, besoak jeitsi zituzten... Atsedenaldira atzetik iritsi ziren.
Hirugarren laurdenean berriro ere zekitena egiteko eskatu zitzaiten eta horrela izan zen. Indarrez kantxaratu ziren, erasoan bikain jolastuz eta defentsa bikaina eginez. Azken laurdenera puntu gutxi batzugatik galtzen iritsi ziren. Azken laurdena luzea suertatu zen. Tentsioa nabari zen. Urduritasunak ez zien utzi aurkariei behar bezala jolasten eta tolosarrek erasoan asmatzea lortu zuten, markagailuan aurretik jartzea lortuaz. Azkeneko defentsa bikaina izan zen, tolosarrek bi puntuko abantailarekin irabaztea lortu zutelarik.

Nesketan aldiz TAKE Aralar Kirolakek partidu berdindun batean hori puntuz galdu zuen Summa Aldapeta B taldearen aurka. Eginiko partidu txukuna ez zen nahikoa izan partidua etxean gelditzeko.

Zerkausi TAKEk porrot garbia izan zuen La Salleren aurka. Une oro gaindituta sentitu ziren tolosarrak eta seguru lana eginez emaitza eta sentsazio hobeak izango dituztela etorkizunean

menu
menu