Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Aralar Kirolak-eko junior neskak, Gipuzkoako lauko finalera!

Ordiziari 48-41 irabazi ostean, ligako bigarren postuan bukatu dute gure neskak, Final Four-erako merezitako txartela irabaziz.

Pelikula baten gidoia balitz bezala, ligako azken partidua egoera erabakigarri baten aurrean aurpegiratzen zuten TAKEko junior neskak. Azken jardunaldia, etxen jolastuz, eta liderraren dan Ordiziaren aurka irabazteko beharrarekin, erronka zaila, baino sari handia, Final Four-a jolastea! Denboraldi bikain bati amaiera polita emateko aukera ezin hobea.

Neskak urduri, baino gogotsu aurkezten ziren partidura, azken asteetan lana gogor egin dute, eta helburua lortzeko gogoak handiak ziren. Argi zuten horretarako gogor borrokatu beharko zutela larunbaten, eta hortan, talde gutxi dira neska hauek baino gehio.

Azkar utzi zuten argi Tolosarrek, larunbat hontakoa ez zela lehen itzuliaren antzeko norgehiagoka izango, Ordiziarrek irabazi nahi ezkero, gogor aritu beharko zuten. Argi utzi zuten ere Ordiziarrek, partidua irabaztera etorri zirela Tolosara. Lehen laurdena etxekoak nahi zuten bidean aritu zan, intentsidade handiko jokoa, eta erritmo altua. Ez da erraza Ordizikoen zona haustea, baino Tolosarrek lortzen zuten saskirako bidea aurkitzea. Kanpokoen hiruko bat, markagailua berdintzen zuen lehen laurdenaren amaieran, 10-10.

Bigarren laurdena antzeko bidetik jarraitzen zuen. TAKEkoek ez zuten intentsitatea apurrik jaisten, errotazioak azkarrak ziren, eta eserlekutik ateratzen ziren jokalariak, kantxan zeudenen indar berdinarekin sartzen ziren jokoan. Gogo hauei esker, Ordizikoen kalitateari aurka egitea lortzen zuen taldeak. Atsedenaldira bi puntuko abantaila gure neskentzat, 27-25.

Atsedenaldiaren ondoren etorri ziren ordea, TAKEkoen minutu onenak. Lehen erasoan Lorek lortutako hiruko bat zetorrenaren erakusle izan zen. Taldea erasoan baloia mugitzeko gai zen, tiro aukera onak bilatu, eta sartu ere bai. Defentsan betiko intentsitatea, ondorioz, 14-4ko partziala laurden hontan, eta helburua pixkat gertuago. Baino Ordizikoek ez ziguten gauzak erraz jarriko, azken laurdenaren hasieran, eta garaipena alde egiten zitzaiela ikusita, kantxa osoan presio oso agresiboa egitea erabaki zuten. Honi helburua gertu ikustearen urduritasunak gehituta, partidua berriro estutzea ekarri zuen. 4 minutu faltan, Ordizikoek desabantaila soilik 5 puntuetan utzi zuten. Tentsio nabarmena zan kantxan. Baino gure neskek, lasaitasun nabarmenarekin jolastu zuten minutu erabakigarri hauek, eta nahiz eta jaurtiketa libreetan gutxi asmatu (10etik soilik bat sartu genuen laurden honetan), amaieraino abantailari heltzea lortu zuten. Bukaerako emaitza 48-41 TAKEkoen alde.

TAKE Aralar Kirolak-eko junior neskak Gipuzkoako lauko finala jolastuko dute hemendik bi asteta. Dudarik gabe, arrakasta handia neska hauek lortutakoa. Gutxik aurre ikusiko zuten denboraldi amaiera hau, urte hasiera ikusita. Baino emaitzak alde batera utzita lana egitea lortu izan du taldeak denboraldi osoaren zehar, eta orain honen saria jasotzen du.

Denboraldi oso pasa dugu berdina errepikatzen: taldea hobetzeko asko zeukala, baino bide onetik egiten zuela lana. Filosofia honi esker aiatu da taldea honaino. Eta askoan esan dugun bezala, aipatzekoa izan da neska hauek erakutsi duten lan gaitasuna, jarrera, eta hobetzeko gogoak. Entrenatzaile bezala, gozada bat horrelako talde bat entrenatzeko aukera izana. Eskerrikasko neskak!

Bi lan aste oso politak dauzka aurretik taldeak, saria disfrutatu, eta zergatik ez, lauko finalean ez ustekoa ematera!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu