Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldia garaipen batekin hasi dute TAKE Aralar Kirolak-eko junior neskek.

TAKE-ko junior neskak, zailtasun handirik gabe gainditu zuten BKL-B taldea, 41-18ko markagailuaz.

Aurre-denboraldi luze baten ondoren, behingoz iritsi zen lehiaketari hasiera emateko garaia TAKEko junior neskentzat. Beste behin errendimenduko ligan arituko da taldea, beraz denon lan onena beharrezkoa izango da denboraldi polit bat lortzeko. Ideia honekin egin dute lan gure neskek aurredenboraldian, eta lan hau kantxaratzeko irrikitan zeuden jokalariak.

Ordutegi aldaketa bat eta gero, larunbatean 18:00-tan jokatzea egokitu zitzaion taldeari, aurkaria Beasaingo BKLko bigarren taldea. Paperen gainean aurkaria ez zen ligako onenetarikoa, baino partidu hauek ere aurrera ateratzea ez da erraza izaten. Taldeak Elixabet-en bajarekin aurpegiratu zuen norgehiagoka.

Lehen minutuak parekatuak izan ziren ohikoa den bezala, aurkariak saskira bidea aurkitzen zuen, baino Tolosarrek ere azkar erantzuten zuten, denboraldiko lehen saskiratzea lortzeko ohorea Leyre Jauregik izan zuen. Lehen laurdenean Tolosarrek jada abantaila lortu zuten markagailuan, nahiz eta aldentzea ez lortu.

Bigarren laurdenean hasi zen ikusten talde honek beharko duen lana aurten, defentsa. Aurkaria goitik estutzen, baloiaren gainean defenditu, laguntzetan adi egon, eta beharrezkoa zenean faltak eginez, Beasaingo neskak soilik jaurtiketa libreen marratik saskiratzea behartu zuten. Bigarren eta hirugarren laurdenean 5 jaurtiketa libre besterik ez zituzten lortu Beasaingo neskek. Hirugarren laurdenaren bukaeran norgehiagoka erabakita zegoen Tolosarren alde, 37-11 markagailuan. Lan polita minutu hauetan egindakoa!

Azken laurdenean ordea taldeak besoak zertxobait jaitsi zituen, eta BKL-k irabazi zuen azken partzial hau. Bukaerako emaitza 41-18.

Aurkariak ez zuen erresistentzia handirik ipini, eta dudarik gabe ligan topatuko ditugun aurkari gehienek zailtasun handiagoak jarriko dizkigute, baina horretarako taldeak lanean jarraitu behar du, orain arte bezala, hobetzeko grinarekin! Azpimarratzekoak Alaitzek lorturiko 18 puntuak, eta Laiak egindako lana defentsan, partidua 5 faltekin kaleratuta bukatu zuen arren, defentsan lan handia egin baitzuen.

Hasiera polita beraz gure junior neskek eduki dutena, bitxikeri bezala A2 ligako lehen postuan kokatzen lehen jardunaldi honen ondoren. Lan asko aurretik, baino gogo asko ere bai!

Datorren asteburuan atsedenaldia, eta urriak 17-an garaipenarekin hasi duen Hondarribia bisitatzea egokituko zaio taldeari.

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

P.D. Partiduan betetako helburu batzuk direla eta, entrenatzaileei hamaiketakoa antolatzea tokatuko zaie, merezita!

menu
menu