Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urertzean itota

Junior mutilek ezin garaipena erdietsi ligako 3. Jardunaldian.

Igande goizean Tolosako beheko kantxan jokatu zen partiduan, Donostiarren pare bat kalitatezko jokaldik eta gureen pare bat despistek mugitu zuten balantza kanpokoen alde. Azken markagailua: 48-53 EASO 99 Aitzgorriren alde.
Hortzak estututa atera ziren gure mutilak kantxara lehen laurdenetik, defentsa gogorra egiteko asmoarekin, Donostiarren joko bizia geratu asmoz. Lehen bi laurdenen emaitzak bide onetik zihoazela esan zigun, 25 -19ko markagailua ageri baitzen 20 minutu igaro ostean.
Hala ere, Donostiarrak ez zeuden prest amore emateko, eta 3. Laurdenarekin intentsitatea pixka bat igoaz markagailuan puntu 1eko diferentziarekin sartzea lortu zuten azken laurdenera, 36-37.
Azken laurdenak Donostiarren aldera eman zuen partidua, azken minutuetan partidua irabazteko “ofizio” pixka bat gehiago dutela erakutsi baitzuten.
Partidua galduta, baina harro egoteko moduan daude gure mutilak, atzean azken bi partiduetan erakutsitako defentsa zorrotzari erasoko jokoari beharrezko koordinazio puntua erantsi baitzioten partiduko minutu batzuetan.
Partida baten emaitza itsasoan ur tanta bat bezela dela esaten digu klubeko Zarrák sarritan, jokalarien formakuntza ligetan behintzat. Hala bada, esperantza eta indar haundiz ekingo diogu datorren partidua prestatzeari! Tarte horretan, eutsi gogor mutilak!
1,2,3, TAKE!

menu
menu