Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GERTU IZAN ARREN AZKENEAN EZ ZEN POSIBLE IZAN

TAKE Aralar kirolak 37- Express Hondarribia ikasbasket 44

Nahiz eta larunbatean garaipena ez lortu, momento batzuetan denboraldiko minutu onenak jokatu zituen taldeak. Aurrean, espero zen bezela, talde serio bat izan zuten, defentsa on batekin eta bere aukerak aprobetxatzen jakin izan zuena. Azken emaitza TAKE ARALAR KIROLAK 37 EXPRESS HONDARRIBI IKASBASKET 44.

Argi geratu zen hasieratik bi taldeak ez zirela arratsalde pasa etorri Usabalera. Erritmoa bizia zen eta markagailuan abantailek gutxi irauten zieten bi taldeei. Atsedenaldira ere, markagailuan 18nako berdinketa zela iritsi ziren.

Hirugarren laurdenean berriz, hondarrabitarrek defentsan erritmoa igo eta tolosarrei puntuak egitea asko kostatzen zitzaien, markagailuan 22-29 abantaila irekiaz. Dena den, bi taldeak ez zeuden partidua galdutzat emateko asmoarekin eta berriro ere urdinek markagailua estutu eta azken laurdenera bat gora zirela iritsi ziren.

Azken laurdena luze egin zitzaien etxekoei eta momentu erabakiorretan behar izaten den lasaitasun eta esperientzia falta izan zitzaion taldeari. Aurkariak hobeto jakin izan zuen azken minutu hauek jokatzen eta garaipena Hondarribi aldera joan zen.

Larunbatean, senior neskek Ordizian jokatuko dute. Ea porrot hau ahaztarazten duen garaipena lortzen duten.

1,2,3 …XUSTA!!!!

menu
menu