Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehenengo zati on bat ez zen nahikoa izan

Tolosarrek ezin izan zuten garaipena etxean utzi

Taketarrek etxean jolasten zuten aste honetan Araberri talde gasteiztarraren aurka. Urdinak oso ondo irten ziren partidura eta lehenengo laurdena irabaztea lortu zuten 13 eta 12ko markagailu batekin. Tolosarren joko onak bigarren laurdenean jarraitu egin zuen izugarrizko defensa eta kontraeraso bikainen bitartez aldea handitzea lortu zuten, atsedenaldira 31-24 makagailuarekin iritsiz.

Bigarren zatia gauzak berdin jarraitzeko itxurarekin hasi zen, baino orduan tolosarren momentu txarra gasteiztarren susperraldiarekin topatu zen eta Araberrikoek 0-11 ko partziala lortu zuten, hirugarren laurdenaren bukaerara etxekoak puntua bateko abantailarekin bakarrik iritsiz.

Azken laurdenean berriz, gasteiztarrek gogor jarraitu zuten eta TAKEtarrek ezin izan zuten partidu osoko lan ona mantendu. Partidu bukaeran Take Tolosa 53 ATE Asesores Araberri 61.

menu
menu